Diva baten alfabetoa
Norma Jeane hil zenetik 60 urte igaro diren eta sare sozialetan mundu guzia Andrew Dominicken Blonde filma noraino den misoginoa erabakitzen dabilen honetan, momentu aproposa iduritu zait Marlene Dietrichi buruz zer edo zer irakurtzeko. Zer nahi duzue erratea, Some Like Hot filmean -nire uste arrunt apalean, bistan dena- Marilyn Monroe zaharkitu da gehien eta makurren, eta sekulan ez diot xarmarik igarri mila aldiz ikusiriko Happy birthday, Mr. President hari; izan ere, telebistan ikustean egokitu zaidan aldiro, deserosotasuna eta auzolotsa pixka sortu izan dit egoerak. Laburbiltzeko, egun hauetan, Twitterrek-eta bertzenaz manatzen badute ere, aukeran Blonde Venus nahiago, Blonde baino. Hura, gainera, aise motzagoa da. Marlene Dietrich, Josef von Sterbergen Blonde Venus -en Destenorean -edo, nondik begiratzen zaion, ez hain tenorez kanpo: haren heriotzaren 30. urteurrena bete baita aurten- etorri zaidan Marlene Dietrichi buruz iritzi dezente idatzi dira, eta ask