Mezuak

Literatura katalana etiketa duten argitalpenak ikusgai

Bazterreko ibilbideak

Irudia
               Ramon Mas                  Inventari d’afinitats (Kidetasun inbentarioa) liburuko hondarreko kapitulu motzean, Ramon Masek luzeago iruzkindu nahiko zituzkeen hiru liburu aipatu dizkigu: lehendabizikoaren izenburua ez dut hona ekarriko –zein den jakin nahi duenak irakur dezala liburua–; Miquel Creus-en Òpera Àcid da hirugarrena, baina bota dizkion loreek –“bere orrialdetarik haratago joan den liburua, nire biziaren parte bihurtzeraino”– pittin bat kezkatu naute, Creusena irakurria baitut eta ez zitzaidan bereziki gustatu. Bigarrenak, berriz, kezkarik ez, poza eman dit, Masen ibilbidea akitzen den puntuan hasten baita nirea eta, horrela, bai baitut testu honi sarrera emateko ate erretorikoa: urte batzuk dira Miquel Àngel Riera-ren La rara anatomia dels centaures (Zentauroen anatomia arrotza) ikusi nuela Jaume Gelabert lankide eta halere lagunaren mahai gainean. Liburuaren kolo...

Memoria vintagearen xarma

Irudia
    L iburu bat komentatzeko lehen pausoa liburua bera, objektua, aurkitzea da. Etxean aurkitzea, erran nahi baita. Liburutegiaren arabera, ez da iduri lukeen bezain lan erraza. Liburutegiak lorategi frantses baten antza badu, aise harrapatuko dugu edozein ale; nireak, berriz, oihan tropikal bat bezala neurririk gabe hazteko eta etxeko geletan kontrolik gabe hedatzeko joera duenez, franko lan izan dut lerro hauetarako behar nuen liburua kausitzen. Haren bilaketa frenetikoan, banituenik ere oroitzen ez nintzen liburu dezente azaldu zaizkit –horrela bederen ez ditut berriz oharkabean erosiko–, eta Kataluniako literatura guzia atera zait bidera: Irene Solà, Melcior Comes, Mercè Rodoreda, Empar Moliner, Juli Vallmitjana… Eta Sergi Pámies. Uste dut etxeko gela guzietan Pàmiesen gutienez liburu bat dagoela. Berriki, Grant Sniderren I Will Judge You By Your Bookshelf ( Zure libuturegiaren arabera sailkatuko zaitut ) komikia gaztelaniara itzuli dute, Lo que tu biblioteca dice d...