Memoria vintagearen xarma
L iburu bat komentatzeko lehen pausoa liburua bera, objektua, aurkitzea da. Etxean aurkitzea, erran nahi baita. Liburutegiaren arabera, ez da iduri lukeen bezain lan erraza. Liburutegiak lorategi frantses baten antza badu, aise harrapatuko dugu edozein ale; nireak, berriz, oihan tropikal bat bezala neurririk gabe hazteko eta etxeko geletan kontrolik gabe hedatzeko joera duenez, franko lan izan dut lerro hauetarako behar nuen liburua kausitzen. Haren bilaketa frenetikoan, banituenik ere oroitzen ez nintzen liburu dezente azaldu zaizkit –horrela bederen ez ditut berriz oharkabean erosiko–, eta Kataluniako literatura guzia atera zait bidera: Irene Solà, Melcior Comes, Mercè Rodoreda, Empar Moliner, Juli Vallmitjana… Eta Sergi Pámies. Uste dut etxeko gela guzietan Pàmiesen gutienez liburu bat dagoela. Berriki, Grant Sniderren I Will Judge You By Your Bookshelf ( Zure libuturegiaren arabera sailkatuko zaitut ) komikia gaztelaniara itzuli dute, Lo que tu biblioteca dice de ti gisa. Zur