Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2023

Gure bihotzak bum, bum egiten duelarik

Irudia
  Trenet, gaztetan Georges Perecek zioen –eta erranen nuke Je suis né bilduman dioela, baina izan liteke Penser / classer bilduman ere; jakiteko, liburua bilatu beharko nuke, baina lehenagoko sarrera irakurri zutenek badakite nire liburutegia ez dela erraza– bere izena ahoskatutakoan, entzuleak edo Pérec edo Perrec idazten zuela. Lehen e horren ahoskerak ortografian eskatzen duen azentuaren falta azaltzeko, Perecek zioen falta horrek, eskasia horrek, absentzia horrek bere iragan juduarekin zeukan harremana adierazteko balio zuela –Perec, nonbait, Peretz sefardiaren bertsio frantsestua da–. Holokaustoak-edo utzitako hutsunea adierazteko. Charles Treneten deituran ere antzeko dilema dugu. Izan ere, bitara ikusten ahal dugu Interneten, Charles Trenet eta Charles Trénet. Jean Philippe Ségotek eskaini dion biografian –ebook formatuan, bederen– Charles Trénet à ciel ouvert irakurtzen dugu azaleko izenburuan, baina barneko testuan beti da azenturik gabeko Charles Trenet. Frantziako Akade