Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2023

Etorkizun barbaroa orain da

Irudia
       E zagutu behar nuen, baina ez nuen haren aditzerik. Eta ezagutu behar nuela diot, beldurrezko zenbait filmetan –bigarren mailan betiere, inoiz ez protagonista– ibilia delako, hala nola Vicente Arandaren La novia ensangrentada (Odolez blaituriko ezkongaia, 1972), Eugenio Martinen Una vela para el diablo (Kandela bat deabruarendako, 1973), Carlos Aureden El espanto surge de la tumba (Ikara hilobitik etorri da, 1973) edo Luis Luciaren Zampo y yo (Zampo eta biok, 1966) –tira, ikuspuntu ortodoxo batetik, Zampo y yo ez da beldurraren tiraderan sartzekoa, baina kontuan hartzen badugu pailazo zahar batekin dabilen neska nerabe baten istorioa dela, delako neska hori Ana Belén dela eta gainera filmean kantatu egiten duela, bada, niri aski beldurgarria iduritzen zait kontua–. Montserrat Julió              Filmak egin arren –aipatutakoez gainera, 1976an Richar Lesterrek zuzenduriko Robin and Marian pelikulan ere, Sean Connery eta Audrey Hepburnekin batera, agertu zen– batez ere antz