Mezuak

Gure bihotzak bum, bum egiten duelarik

Irudia
  Trenet, gaztetan Georges Perecek zioen –eta erranen nuke Je suis né bilduman dioela, baina izan liteke Penser / classer bilduman ere; jakiteko, liburua bilatu beharko nuke, baina lehenagoko sarrera irakurri zutenek badakite nire liburutegia ez dela erraza– bere izena ahoskatutakoan, entzuleak edo Pérec edo Perrec idazten zuela. Lehen e horren ahoskerak ortografian eskatzen duen azentuaren falta azaltzeko, Perecek zioen falta horrek, eskasia horrek, absentzia horrek bere iragan juduarekin zeukan harremana adierazteko balio zuela –Perec, nonbait, Peretz sefardiaren bertsio frantsestua da–. Holokaustoak-edo utzitako hutsunea adierazteko. Charles Treneten deituran ere antzeko dilema dugu. Izan ere, bitara ikusten ahal dugu Interneten, Charles Trenet eta Charles Trénet. Jean Philippe Ségotek eskaini dion biografian –ebook formatuan, bederen– Charles Trénet à ciel ouvert irakurtzen dugu azaleko izenburuan, baina barneko testuan beti da azenturik gabeko Charles Trenet. Frantziako A...

Memoria vintagearen xarma

Irudia
    L iburu bat komentatzeko lehen pausoa liburua bera, objektua, aurkitzea da. Etxean aurkitzea, erran nahi baita. Liburutegiaren arabera, ez da iduri lukeen bezain lan erraza. Liburutegiak lorategi frantses baten antza badu, aise harrapatuko dugu edozein ale; nireak, berriz, oihan tropikal bat bezala neurririk gabe hazteko eta etxeko geletan kontrolik gabe hedatzeko joera duenez, franko lan izan dut lerro hauetarako behar nuen liburua kausitzen. Haren bilaketa frenetikoan, banituenik ere oroitzen ez nintzen liburu dezente azaldu zaizkit –horrela bederen ez ditut berriz oharkabean erosiko–, eta Kataluniako literatura guzia atera zait bidera: Irene Solà, Melcior Comes, Mercè Rodoreda, Empar Moliner, Juli Vallmitjana… Eta Sergi Pámies. Uste dut etxeko gela guzietan Pàmiesen gutienez liburu bat dagoela. Berriki, Grant Sniderren I Will Judge You By Your Bookshelf ( Zure libuturegiaren arabera sailkatuko zaitut ) komikia gaztelaniara itzuli dute, Lo que tu biblioteca dice d...

Diva baten alfabetoa

Irudia
                 Norma Jeane hil zenetik 60 urte igaro diren eta sare sozialetan mundu guzia Andrew Dominicken Blonde filma noraino den misoginoa erabakitzen dabilen honetan, momentu aproposa iduritu zait Marlene Dietrichi buruz zer edo zer irakurtzeko. Zer nahi duzue erratea, Some Like Hot filmean -nire uste arrunt apalean, bistan dena- Marilyn Monroe zaharkitu da gehien eta makurren, eta sekulan ez diot xarmarik igarri mila aldiz ikusiriko Happy birthday, Mr. President hari; izan ere, telebistan ikustean egokitu zaidan aldiro, deserosotasuna eta auzolotsa pixka sortu izan dit egoerak. Laburbiltzeko, egun hauetan, Twitterrek-eta bertzenaz manatzen badute ere, aukeran Blonde Venus nahiago, Blonde baino. Hura, gainera, aise motzagoa da.   Marlene Dietrich, Josef von Sterbergen Blonde Venus -en   Destenorean -edo, nondik begiratzen zaion, ez hain tenorez kanpo: haren heriotzaren 30. urteurrena bete baita aurten- etorri zaidan ...