Bazterreko ibilbideak
Ramon Mas Inventari d’afinitats (Kidetasun inbentarioa) liburuko hondarreko kapitulu motzean, Ramon Masek luzeago iruzkindu nahiko zituzkeen hiru liburu aipatu dizkigu: lehendabizikoaren izenburua ez dut hona ekarriko –zein den jakin nahi duenak irakur dezala liburua–; Miquel Creus-en Òpera Àcid da hirugarrena, baina bota dizkion loreek –“bere orrialdetarik haratago joan den liburua, nire biziaren parte bihurtzeraino”– pittin bat kezkatu naute, Creusena irakurria baitut eta ez zitzaidan bereziki gustatu. Bigarrenak, berriz, kezkarik ez, poza eman dit, Masen ibilbidea akitzen den puntuan hasten baita nirea eta, horrela, bai baitut testu honi sarrera emateko ate erretorikoa: urte batzuk dira Miquel Àngel Riera-ren La rara anatomia dels centaures (Zentauroen anatomia arrotza) ikusi nuela Jaume Gelabert lankide eta halere lagunaren mahai gainean. Liburuaren koloreak –berdeak– erakarri ninduen lehendabizi, azaleko marrazki finak geroago eta, hondarrekoz,